
Helburu berria aurkituta, tapoi bilketagaz jarraitzea erabaki dute Lekeition. Proiektu bi jarri dituzte oraingoan martxan: Bizimina elkarteari Fibrodisplasia Osificante Progresiva izeneko gaixoa ikertzeko dirua batzen laguntzea eta Lekeitioko Zinemazale Elkarteari laguntzea.
Orain arte modura, tapoiak Basoaldea 1ean utzi behar dira, –betiko lekuan–, eta antolatzaileak arduratuko dira bilketagaz.
«Eibarko familia batek deitu digu euren neskatoari laguntzeko tapoiak biltzen dabiltzala esanez», azaldu du Gorosti Txopitea lekeitiarrak. Eta laguntzeko prest agertu dira. «Beharrizana dutenentzako beti egongo dira tapoiak», azpimarratu du.