«Euskal Herriak bere bidea egitearen alde eta pobrezia eta prekarietatearen aurka» mobilizazioak deitu ditu egunotarako LAB sindikatuak. Eibarren batu ziren herenegun Debabarreneko delegatuak, eta ostean, elkarretaratzea egin zuten gaur egungo egoera sozioekonomioa errotik aldatzeko eskatzeko –ikus argazkian–.

Bihar, Lekeition, informazioa banatuko dute 10:00etan Eskolapean; 13:00etan kalejira zaratatsuan aterako dira, eta 18:00etan, hitzaldia emango du Asier Imazek Barandiarean aretoan
. Bestalde, gehiengo sozial eta sindikalaren plataformak deituta, manifestazioa egingo da Bilbon astelehenean. Goi bilera egingo dute FMIkoek Bilbon egun berean.