Kuoten inguruko akordio faltan, berdel kanpaina noiz hasiko den jakin barik jarraitzen dute Gipuzkoako eta Bizkaiko baxurako arrantzaleek. Egoera desblokeatu nahi bada, «ahalik eta arinen» hartu beharko du erabaki bat Espainiako Arrantza Idazkaritzak.
Espainiako Gobernuak eta Kantauriko Kofradien Federazioko ordezkariek, Bizkaiko eta Gipuzkoakoak tartean, zerkoko ontziteriarentzako akordioa lortu dute berdelari eta txitxarroari dagokionez. Akordioa, baina, ez da posible izan gainerako baxurako ontzien kasuan.
Berdeletan hasteko zain, betanditan eta txitxarrotan ari dira azken egunetan batez ere. Zortzi dabiltza Ondarroan sarrera egiten: kantabriarrak, santurtziarrak, Zierbenakoak eta galiziarrak. Ongi Etorri eta Ondarzabal ere atera dira arrantzuan asteon. Astelehen gauean aterako dira gainerakoak.