
Markina-Xemeingo inauteriak
Egunerokotasunetik urruti, gurea ez den identitatea hartzeko egunak dira hauek; amesten dugun horrena, miresten dugun bestearena edota gorroto dugunarena. Batarena edo bestearena, mozorrotzeko garaia da; Lea-Artibai eta Mutrikuko herritarrek, momentua aprobetxatuta, ohiko erropak erantzi eta mozorroa jantziko dute.
Mozorro desfilea egingo dute aurten ere Markina-Xemeinen, baina ordua aldatuta. Eguerdi partera atzeratu dute, «herritar gehiagok parte hartu ahal izateko». Antzarak 12:00etan hasiko dira, eta ostean aterako dira Zerutxuko Dantzariak.
Azoka solidarioa, Lekeition Lekeition, berriz, Kalderero Eguna ospatuko dute zapatuan. Urteroko kalejira jendetsuaz gain, azoka solidario bat antolatu dute, aurten estreinakoz. 11:30ean zabalduko dute Salinas Plazan jarriko duten bigarren eskuko gauzen azoka, eta 13:30ak arte egongo da zabalik. Objektu bakoitza euro baten truke lortu ahalko da, eta jasotako dirua Stop Sanfilippo eta Lekeitioko Zinemazale elkarteentzako izango da.
Ondarroan, Lantzoiari kantari kantujira egingo dute,Tiburtzio Urrosolo bertsolari ondarrutarraren koplak aireratuz. Aurten, gainera, 26 urte bete dira Josu Etxaburu
Latxanbrek Lantzoia eta Akulia sortu zituela, eta sasoi berean herriko bertsolariek koplak sortu zituzten, Lantzoiari zuzendutakoak. Garai horretako koplak ere abestuko dituzte Kantaizekoek. Eguraldiak laguntzen badu, kantujira egingo dute; ostera, aterpez aterpe egingo dute.
Dokumentua: