Kirola egiteko adin guztiak onak direla iritzita, bigarren ibilaldi osasungarria antolatu dute Ondarroan. Barikuan, 10:00etan Zaldupe kiroldegi aurretik abiatuko dira ibilaldian parte hartu dutenak. Bertatik, monitore baten laguntzarekin, plaiko morrura, kamiƱazpira eta Zaldupera egingo dute buelta. Guztira hiru kilometroko ibilaldia osatuko dute.