Kalamendira martxa antolatu dute Eneko Etxabururen lagunek zapaturako
Eneko Etxaburu preso politiko ondarrutarraren koadrilakoek eta lokaleko lagunek Kalamendira joateko deia egin diote herritarrei. 09:00etan aterako dira Alamedatik. Tontorrean argazkia aterako dute. Martxoaren 8rako egun osoko ekintzak antolatu dituzte. Bertso bazkarira joan nahi dutenek Kulixkan eta Anaitasunan eros ditzakete txartelak, 7 eurotan.