
Olaizola eta Aretxabaleta.
Argazkia: Aspe
Martxoaren 15ean Markina-Xemeinen jokatuko den profesionalen eskuz binakako esku pilota txapelketako sarrerak saltzen hasiko dira bihar. Markina-Xemeingo Udalak eta esku pilota taldeak sei egun finkatu dituzte sarrerak aurrez aldetik erosi ahal izateko. Sarrera guztiak udal pilotaleku nagusiko leihatilan salduko dira.
Salmenta egun eta orduak hauek dira:
Otsailak 28, barikua: 18:00etatik 20:00etara.
Martxoak 1, zapatua: 12:00etatik 14:00etara.
Martxoak 2, domeka: 12:00etatik 14:00etara.
Martxoak 7, barikua: 18:00etatik 20:00etara.
Martxoak 8, zapatua: 12:00etatik 14:00etara.
Martxoak 14, barikua: 18:00etatik 20:00etara.
Lehenengo partidua Idoate eta Apraiz, eta Elezkano IIa eta Beginoren artekoa izango da. EPELen Eskuz Binakako Txapelketaren baitan
Olaizola IIa eta Aretxabaleta, Titin IIIa eta Merino IIaren kontra arituko dira. Partiduak
17:15ean hasiko dira.