
Gaizka Sarasolak idatzitako Urak ttiki dire antzezlana estreinatuko du Gilkitxaro taldeak, gaur, barikua, 21:30ean Akerbeltz gaztetxean. Galder Perez eta Ane Zabala irtengo dira gaztetxeko agertokira drama, komedia eta absurdoa lotzen dituen antzezlana eskaintzeko. Sarrera 2 eurokoa izango da.
Beste alde batetik, hileko azken barikuetan, gaztetxean afariak emango dituztela jakitera eman dute Markinako Gazte Asanbladakoek. 21:00etan hasiko dira afariak barikuero, baina, oraingoan, antzerkia dela eta 20:45ean hasiko direla jakitera eman dute. Sukaldea 21:30ak arte egongo da zabalik.