SOS Deiakek
alerta naranja ezarri du gaur egurditik bihar goizera arte, behinik behin. Horrenbestez, Ispasterko, Mendexako, Lekeitioko, Ondarroako eta Mutrikuko hondartzak itxita daude, Ondarroaren kasuan ez bakarrik iragarrita dauden olatu handiengatik , “azken denboraleak eragindako kalteengatik ere bai”. Portuetarako sarrerak ere itxita daude, Lekeition, Mutrikun eta Ondarroan. Lekeition, Tala inguruan, San Juan eta Tinglaupea itxita egongo dira. Zentzu berean, plaza azpiko komunak ere itxita egongo dira asteburu guztian.
Itsaso zakarra egoteaz gain, marea biziak ere egongo dira, eta arduradunek
debeku seinaleak eta itxiturak errespetatzeko eskatu diete herritarrei.

Mendexako hondartza, itsas denboralearen ostean
Lekeition, haize boladek zuhaitz bat bota dute
Bart goizaldeko haize boladek Isuntza hondartza gaineko zuhaitz bat bota dute. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak jakinarazi duenez, asteburu honetan alerta laranja izango da kostaldean, olatuen altuera eta marea biziak direla eta. Hori dela eta, Lekeitioko Udalak, segurtasun neurriak hartuko ditu eta Tala ingurua, San Juan eta Tinglaupea itxiko ditu. Zentzu bereanplaza azpiko komunak itxita egongo dira asteburu guztian.

Eroritako zuhaitza