Alerta laranja dela eta, hondartza eta portuetarako sarrerak itxi dituzte

SOS Deiakek alerta naranja ezarri du gaur egurditik  bihar goizera arte, behinik behin. Horrenbestez, Ispasterko, Mendexako, Lekeitioko, Ondarroako eta Mutrikuko hondartzak itxita daude, Ondarroaren kasuan ez bakarrik iragarrita dauden olatu handiengatik , “azken denboraleak eragindako kalteengatik ere bai”. Portuetarako sarrerak ere itxita daude, Lekeition, Mutrikun eta Ondarroan. Lekeition, Tala inguruan, San Juan eta Tinglaupea itxita egongo dira. Zentzu berean, plaza azpiko komunak ere itxita egongo dira asteburu guztian. Itsaso zakarra egoteaz gain, marea biziak ere egongo dira, eta arduradunek debeku seinaleak eta itxiturak errespetatzeko eskatu diete herritarrei.

ITSAS_DENBORALEA_MENDEXA

Mendexako hondartza, itsas denboralearen ostean

   

Lekeition, haize boladek zuhaitz bat bota dute Bart goizaldeko haize boladek Isuntza hondartza gaineko zuhaitz bat bota dute. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak jakinarazi duenez, asteburu honetan alerta laranja izango da kostaldean, olatuen altuera eta marea biziak direla eta. Hori dela eta, Lekeitioko Udalak, segurtasun neurriak hartuko ditu eta Tala ingurua, San Juan eta Tinglaupea itxiko ditu. Zentzu bereanplaza azpiko komunak itxita egongo dira asteburu guztian.

1656204_567383053369568_934583875_n

Eroritako zuhaitza