Mery Mey-ren kontzertu akustikoa egongo da gaur, Loretxun
http://www.youtube.com/watch?v=y2P5C76x5iU Mery May & The Muppets bandaren kontzertu akustikoa entzungai egongo da gaur Mutrikuko Loretxu tabernan, Beheko Plazan. Emanaldia 22:30ean hasiko da eta doan izango da. Ekitaldia Loretxu tabernak antolatu badu ere, Mutrikuko Rock Kolektiboa da laguntzailea.
Ekitaldia Loretxu tabernak antolatu badu ere, Mutrikuko Rock Kolektiboa da laguntzailea.
Mery May izenaren atzean Arrasateko neska gazte bat dago. «2009an abiatu zuen musika bidea, soilik gitarra eta ahotsarekin, eta urte hauetan guztietan, bakarkako emanaldiak, eta bandarekin egindakoak tartekatu ditu», azaldu dute Mutrikuko Rock Kolektiboko kideek.
Orain arteko lanak
Mery Mayk 2009an kaleratu zuen estudioan grabatutako lehen lana: Dreams.
2013ko ekainean aldiz, Rue matignon iraupen luzeko bigarren lana argitaratu zuen.
Gaur, Aitor Etxagibel perkusio jolearekin eta Mikel Azkargorta baxu jolearekin batera igoko da agertokira Mery May.
Bandak orain arte kaleratutako lanetan jasotako abestiak taularatuko ditu.
Estiloari dagokionez, inglesez abesturiko folk erritmoetatik, pop giroetara igarotzen da Mery May. Horretaz gain, kantuek rock zipriztindua ere badute.