Mery Mey-ren kontzertu akustikoa egongo da gaur, Loretxun
http://www.youtube.com/watch?v=y2P5C76x5iU
Mery May & The Muppets bandaren kontzertu akustikoa entzungai egongo da gaur Mutrikuko Loretxu tabernan, Beheko Plazan. Emanaldia 22:30ean hasiko da eta doan izango da. Ekitaldia Loretxu tabernak antolatu badu ere, Mutrikuko Rock Kolektiboa da laguntzailea.
Mery May & The Muppets bandaren kontzertu akustikoa entzungai egongo da gaur Mutrikuko Loretxu tabernan, Beheko Plazan. Emanaldia 22:30ean hasiko da eta doan izango da.
Ekitaldia Loretxu tabernak antolatu badu ere, Mutrikuko Rock Kolektiboa da laguntzailea.
Mery May izenaren atzean Arrasateko neska gazte bat dago. «2009an abiatu zuen musika bidea, soilik gitarra eta ahotsarekin, eta urte hauetan guztietan, bakarkako emanaldiak, eta bandarekin egindakoak tartekatu ditu», azaldu dute Mutrikuko Rock Kolektiboko kideek.
Orain arteko lanak
Mery Mayk 2009an kaleratu zuen estudioan grabatutako lehen lana: Dreams.
2013ko ekainean aldiz, Rue matignon iraupen luzeko bigarren lana argitaratu zuen.
Gaur, Aitor Etxagibel perkusio jolearekin eta Mikel Azkargorta baxu jolearekin batera igoko da agertokira Mery May.
Bandak orain arte kaleratutako lanetan jasotako abestiak taularatuko ditu.
Estiloari dagokionez, inglesez abesturiko folk erritmoetatik, pop giroetara igarotzen da Mery May. Horretaz gain, kantuek rock zipriztindua ere badute.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.