Euriari aurre eginda, mendi martxa egin zuten zapatu goizean Eneko Etxaburu preso politikoaren lagunek –argazkian–. Martxoaren 8an, berriz, elkartasun eguna ospatu dute: 11:00etan, gutun banaketa egingo da; 12:00etan argazki erraldoia aterako da Gaztetxe kanpoan, 12:30ean trikipoteoa; 14:30ean bertso bazkaria Fredi Paia eta Xabier Silveiragaz –txartelak Anaitasuna eta Kulixkan–; 19:00etan manifestazioa, eta 22:00etan, kontzertua egongo da Gaztetxean: McOnak, Eratu, eta Dzaustekin, 3 euroren trukean.