Hasi da mozorroen jaia
Aulestin Lomce legearen kontrako aldarrikapenak jaso zuen kuadrilen mozorro eta antzezpen onenaren saria. Inkisizio garaia eta ikasgeletan Cara al sol abestu behar izaten zen garaia gogora ekarriz, lege berriak ekarriko dituen aldaketak antzeztu zituzten herritarren aurrean egindako parodian. Zirkua eta dantza saioak ere izan ziren urtero antolatzen duten desfilean eta herritar ugari batu ziren mozorro festa ikustera. Bakarkako saria berriz, txoni-z jantzitako aulestiarrak jaso zuen. Desfilea bukatutakoan umeen eta nagusien bazkaria egin zuten Mariano jatetxean. Arratsaldean, umeen jolasak eta disko festak eman zioten egunari amaiera. Berriatuan ere, desfilea eta disko festa egon ziren frontoian. Talo tailerra egin zuten Gizaburuagan.
rtean banatu dute antolatzaileek. Eguraldi txarraren ondorioz azokako postuak aterpean jarri behar izan zituten eta bandako kontzertua ere ezin izuten nautika aurrean egin. Dantzari eta joaldunek ere euriaren ondorioz, arratsalderako aurreikusitako dantza saioa bertan behera laga behar izan zuten. Martitzenean inauteriek jarraipena izango dute Lekeition.
Txano Gorritxu, otsoa eta amama batera ibili ziren Etxebarrian. Ipuineko pertsonaiek talde onenarentzako saria eraman zuten zapatuan egindako inauteri jaian. Banakako bost sari ere eman zituzten: 0 eta 4 urte artekoetan Nahia Iruguenpagaterentzat izan zen saria, 5 eta 8 urte artekoetan Alain Txurruka zaldunarentzat, 9 eta 12 urte arteko -etan Xuban Idigoras Sevillakoarentzat, 13 eta 16 urte artekoetan Maitane Iriondo amonarentzat eta 17 urtetik gorakoetan Semi xxxxentzat. Frontoiaren aterpean egin zuten parranda guztiek Ane eta Piratekin eta txokolatea eta pintxoak eduki zituzten amaitzeko.
Mutrikuko Txantxangorrik frontoira eraman zuen bere abentura koloretsua euriaren ondorioz, zapatuan. Bertan egin zituzten, baita Pikamelatosen kalejira eta disko festa ere.
Gero eta gehiago
Indartsu etorri dira aratusteak aurten ere Markina-Xemeinera. Parte hartzeko gogoa bazeukatela erakutsi zuten markinarrek eta gutxi izan ziren domekan mozorrotu barik geratu ziren herritarrak. Hilabeteetan gordetako sekretuak bistaratu zituzten. Ohiko mozorroez gainera, irudimena edarto landu zuten batzuk janzkera bereziak kaleratzeko. Lanbasak, txapelak, gondoleroak, zirkuko pertsonaiak, Mafiako familia handia, Formula 1-eko gazteak, urpekariak, sorginak, zonbiak, pirata informatikoa, munstro erraldoi bakartia… Era guztietako pertsonaiek alaitu zituzten kaleak, goizetik gauera arte.
19:00ak aldera eman zuen epaimahaiak bere erabakia, eta guztien artean, hamabi aukeratu zituen. Pirata informatikoak eraman zuen nagusien mailako banakako saria. Pirata, Goiko Portaleko argibide taulan aldaketak egiten saiatu zen bertan jarrita. Bigarrena deabruarentzat izan zen eta hirugarrena zirkuarentzat. Pozik hartu zuten saria, pailazoek, bihurrikariak, gizon indartsuak, domadoreak, eta bala gizonak.
Taldeka berriz, urre, zilar eta brontzezko estatuek eraman zuten sari nagusia, bigarrena gondoleroentzako izan zen eta hirugarrena rolls royce limusina handian herrian zehar ibili ziren mafiakoek.
Urduritasun handiagaz itxaron zuten sari banaketa gaztetxoek. Oihu eta txalo artean hartu zituzten saridunak. Village Peoplerentzat izan zen gaztetxoen banakako lehen saria, txapelak eraman zuten bigarrena eta zonbiek hirugarrena. Village Peopleko bi mutikoek eta euren panpin laguntzaileek dantzan ere egin zuten eskenatoki gainean.Azkenik, gaztetxoen taldekako sari nagusia Formula 1 taldearentzat izan zen. Auto eta guzti igo ziren denak, «poz-pozik», oholtza gainera. Urpekarientzat eta sorginentzat izan ziren bigarren eta hiru
garren sariak.
Mozorro desfileez gainera, antzar jokoa ere egin zen goizean. Batek joaterik ez zuela izan eta, azkenean zazpi izan ziren parte hartzaileak, eta Xabat Egia Agarre, garaile. Bi antzareri kendu zien kokota Egiak, Iñaki Armaolea Antxik beste, baina, denbora gutxiago behar izan zuen horretarako Egiak. Lehenengo antzarari kokota minutu batean kendu zion eta laugarrenari 9 minutu eta 31 segundotan. Armaoleak hirugarren antzarari 2 minutu eta 54 segundotan kendu zion kokota eta seigarrenari 5 minutu eta 30 segundotan.Beste antzar bieri Urko Pagoagak eta Gontzal Hernandok kendu zieten sama. 4 minutu eta 54 segundo erabili zituen Pagoagak sama bere egiteko eta 13 minutu eta 51 segundo Hernandok berea lortzeko.
Aratusteetako herri bazkariak ere, arrakasta handia eduki du aurten. 500 lagunek bazkaldu zuten kiroldegiko kantxan.