Hamlet antzezlanak Lekeitioko ikusgarri aretoa jendez bete zuen barikuan. Otsaila eta ekaina bitartean udalak antolatutako egitaraua arraskataz estreinatu zuten. Aurrerago Markina-Xemein eta Aulestin ere Artedrama, Le petit théâtre de Pain eta Dejabu panpin laborategiak ekoiztutako
Hamlet antzezlana ikusteko aukera egongo da. Markina-Xemeinen martxoaren 15ean eta Aulestin berriz, antzerki topaketen barruan apirilaren 26an.

Hamlet obrak munduaren eromena irudikatzen du. Obraren ekintza politikan oinarritzen da: gezurra, jukutria, kalkulua, konplota, dirugosea, hitza hitz ala hitza jan… Ikusleak justizia eta bidegabekerien inguruan hausnartzera bultzatzen ditu obrak, baina modu arin eta atseginean. Hala, orain arteko emanaldietan, harrera oso ona izan du antzezlanak.