Olatu handiek eta itsaso zakarrak gogor ari dira astintzen kostaldea, beste behin ere.
Lekeitioko portuko zenbait tabernaraino heldu da ura, eta bai portua zein San Juan Talako kaleak itxi egin dituzte. Mendexan,
Karraspio hondartza ur azpian geratu da; eta
gauza bera gertatu da Ondarroako Arrigorrin eta Mutrikuko Saturraranen ere. Ondarroan olatuak moila gainetik igaro izan dira, eta kanpoko dikearen gainetik Mutrikun.

Denboralearen ondorioz, Arrigorri hondartza hartu du urak
18:15ean izan da itsasgora. Hala ere, alerta gorrian jarraituko dute kostako herriek. Izan ere, marea biziengatik, olatuak hamar metrorainokoak izan daitezkeela iragarri du Segurtasun sailak. Olaturik handienak goizalderako iragarri dituzte.
Gaurko 16:00etatik biharko 09:00etara bitartean izango da kostaldea alerta gorrian. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, otsail hasieran kostaldean kalte handiak eragin zituen denboralearen “antzekoa edo handiagoa” da gaurkoa eta biharkoa. Olatu handiak daude, eta itsasoa harrotuta dabil.
-
-
Olatuak Lekeition
-
-
Olatuak Lekeition
-
-
Mutrikuko Saturraran hondartza ere ur azpian geratu da
-
-
Olatuak Lekeition
-
-
Olatuak Lekeition
-
-
Olatuak Lekeition
-
-
Olatuak Lekeition
-
-
Denboralearen ondorioz, Arrigorri hondartza hartu du urak