
Lekeitioko Beteranoen Trinkete Txapelketa azkenaurrekoetara ailegatu da. Domeka goizean jokatu zen partidan Telleria eta Bastida izan ziren nagusi Moral eta Lakari 30 eta 17 irabazita. Naiz eta kanporaketa bi partidutara izan, Mallabiko Telleria eta Debako Bastidak, aurrera pauso handia eman dute Martxoaren 16an Final handian egoteko.
Moral Lekittarra, ez zen fin ibili, oraingoan, eta soroko hezetasun apurrak ez zion bat ere lagundu bere aurreko joko polita egiteko.
Laka Mendexarra, lehen tantoetan Bastidari eusteko gai izan zen, baina lehengo hamarkada pasa ondoren, Bastidaren ukituak gainditu egin zuen eta ezinean ibili zen.
Telleria oso ondo moldatzen ari da eta Trinketeari neurria hartu dio. Bastidak, berriz, atzean txapelketako indartsuena dela erakutsi du eta pilota hormatik urrun esker eskumarekin jarri izan du.
Terreria eta Bastida meritu handiko txapelketa egiten ari dira. “Euren lehen aldia da eta ilusio handiarekin dabiltza”, adierazi dute antolatzaileek.