Vasconiari 1-2 irabazita, Aurrerak aurrerapausoa eman du sailkapenean
Donostiako Puio futbol zelaitik hiru puntu oso garrantzitsu ekarri zituzten zapatuan Aurrerak. Gallastegiren mutilek 1-2 irabazi zuten. Unai Nuñez eta Jon Burgoa izan ziren goleatzaileak.
Partidu bat gutxiago jokatuta, 43 puntu dauzkate orain. Datorren asteburuan partidu erabakiorra daukate: Zaldupen jokatuko dute, Berio liderraren aurka.