Zumaiak lortu du Euska Ligako zesta-punta finalerako txartela, partidu guztiz orekatuan
Bost tantogatik geratu dira Danok Bateko Jon Goenaga eta Aitor Andonegi zesta-puntako Euskal Ligako gazte mailako finaletik kanpo. Zumaiaren aurka 30-35 galdu dute.
Partidua oso orekatua izan zen. Lau pelotariak maila onean aritu ziren. «Jokalariei zorionak eman behar zaie», esan du Jon Mendizabal Danok Bat elkarteko kideak.
Barikuan Zumaia izango dute aurrean, udaberri txapelketan.