
Aurreikuspenak ere gainez eginda, Markina-Xemeinen martxoaren 15ean jokatzekoa den profesionalen eskuz binakako esku pilota txapelketako azken sarrerak salduko dira asteburuan. Joan den asteburuan, leihatilak zabalduaz batera, 900 sarrera saldu zituzten.
Asteburu honetarako ere, ordutegi bat zehaztu dute antolatzaileek. Horrela, sarrerak, frontoi nagusiko leihatilan eskuratu ahalko dira bi egunetan: barikuan, 18:00etatik 20:00etara, eta zapatuan, 12:00etatik eta 14:00etara.
Partidu bi jokatuko dira martxoaren 15ean Markina-Xemeinen. Lehenengo neurketa Idoate eta Apraiz eta Elezkano II eta Beginoren artekoa izango da. Bigarrena berriz, EPELen Eskuz Binakako Txapelketako partidua izango da. Olaizola II.ak eta Aretxabaletak, Titin III.aren eta Merino II.aren kontra jokatuko dute.
Partiduak 17:15ean hasiko dira.