
Herrian dauden azpiegiturei ahalik eta errendimendu handiena atera nahi dio udalak. Izan ere, mojak egoitza uztean bertako espazioa berrantolatzeko aukera zabaldu zaio orain udalari. Horrenbestez, azpiko solairua eguneko zentroa izateko erabiltzea da asmoa. Asmo hori gauzatuz gero, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartuko luke egitasmoa.
Larrialdietarako laguntzak
Bestalde, premia gehien duten herritarrei erantzun nahian, udalak larrialdietarako laguntzetarako aurrekontua bikoiztu egin du. 20.000 euro jarri dira.