
Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak Ondarroako portuko aparkalekuen TAO zerbitzuan aldaketak egin ditu. 30 minutuan beharrean, ordubetean aparkatu ahalko da doan. Lehenengo ordubetea igarota, baina, lehen baino hamabost zentimo gehiago ordaindu beharko dute erabiltzaileek autoa 24 orduz han uztea: 4,10 euro, BEZ barne.
2011. urteko abenduan hasi zen portu zuzendaritza moilan autoentzako aparkalekua TAO zerbitzuaren bitartez erregulatzen, eta joan den otsailaren 5ean ipini zuen indarrean tarifikazio sistema berria.