
Lekeitioko EAJ-PNVk antolatua,
Euskadik gaur egun bizi duen egoera politikoari buruzko hitzaldia emango du Itxaso Atutxak, EAJ-PNVko Bizkai Buru Batzarreko Lehendakariak bihar barikua, 19:30ean, Kultur Etxeko Azkue Aretoan.
Euskadik bizi duen egoera politikoa izango du oinarri Itxaso Atutxak baina horretaz gainera EAJ-PNVk aurrerantzean izango dituen erronkei buruz ere arituko da. “Euskadin eta Nafarroan dugun egoeraren berri emango digu eta etorkizunean zeintzuk erronkei aurre egin beharko diogun azalduko ditu, bake prozesua, ustelkeri kasuak, egoera ekonomikoa, estatus politiko berria, eta Nafarroako hauteskundeak besteak beste”, jakitera eman dute antolatzaileek.
Amaitzeko, aurtengo Europear hauteskundearen inguruan duen ikuspuntua ere azalduko du.