Gure Esku Dago dinamikak eskualdeko ekitaldia prestatu du. 11:00etan Kalamendin batzeko deia egin diete Lea-Artibai eta Mutrikuko herritar guztiei
. Ondarroan, 09:30ean bilduko dira, Itsasaurren, eta handik hasiko dute igoera
; Markina-Xemeinen, Kalamendira oinez joan nahi dutenek 09:40 orduko egon beharko dute Biskaibus geltokian. Bertan autobusa hartuta, Milloira joango dira, eta handik tontorrera.
Autoan joan nahi dutenek, berriz, 10:30ean egon beharko dute autobus geltokian. “Eguraldi ona dago iragarrita, eta ez dago aitzakiarik. Gure etorkizuna erabakitzea nahi dugulako, Gure Esku Dago”, esan dute deitzaileek. Lekeition eta Mutrikun ez dute igotzeko hitzordurk ipini, baina lekeitiarrei eta mutrikuarrei ekintzagaz bat egiteko deia egin diete.
11:00etan Kalamendin batuta, esku erraldoi bat osatuko dute, autodeterminazio eskubidea alkarrikatzeko. Eta ostean, argazki erraldoi bat aterako dute.
Domekakoa Lea-Artibai eta Mutriku mailan Gure Esku Dagok egingo duen lehen ekintza bateratua izango da. Aurrerantzean gehiago antolatzeko asmoa erakutsi dute dinamikako partaideek, eta horien berri emango dutela jakin eragin dute.