
Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeak jakitera eman duenez, Martxoaren 15ean Markina-Xemeinen Andoni Aretxabaletak jokatuko duen profesionalen esku pilota txapelketako partidako sarrera guztiak agortu egin dira. Beraz, aurreikusten zenaren kontra, oraingo asteburuan ez da sarrerarik salgai jarriko.
Aurreko asteburuan saldu ziren Aretxabaletaren partidarako sarrera guztiak, gehienak barikurako bertarako. Guztira, 1.177 lagun egongo dira partida ikusten: 750 lagun, kantxan; 150, tente; eta 200, propio ipiniko diren harmailetan. Markina-Xemeingo esku pilota taldeak badaki profesionalen eskuz binakako esku pilota txapelketako partidak ikusimin handia eragin duela, herriko semea berton jokatzekoa delako, baina larrialdi planari kasu eginez, kopuru horretara mugatu behar izan dute sarrera kopurua.