Txitxarro eta boba kaxen artean zebiltzan gaur goizean Kalare Deuna kofradian. Giro polita egon da, eta biharko ere antzerako mugimendua egotea espero dute. Kantabriako itsasontziek egin dute egunotan sarrera Ondarroan, bai eta Bermeokoek eta Lekeitiokoek ere. Galiziako arrantzaleak ez dira oraindik etorri. Izan ere, kuotak tarteko, greban daude azken egunetan. Txalupa bakar bat dago Ondarroara ailegatuta, eta herrikideen protestagaz bat eginda, portuan dago amarratuta. «Datorren asterako espero ditugu galiziarrak, baina ez dakigu zer gertatuko den», esan du kofradiako benta arduradunak. Bitxikeria modura, 1.300 kilo bisigu sartu zuten astelehenean.
ASTEKO ARRAIN SALMENTA
Otsailak 27
Boba. 9.800 kilo: 0,44 euro, bataz beste.
Buzten baltza. 2.800 kilo: 2,05 euro, bataz beste.
Txitxarro zuria. 7.100 kilo: 2,86 euro, bataz beste.
Otsailak 28
Boba. 9.100 kilo: 0,33 euro, bataz beste.
Txitxarro zuria. 2.600 kilo: 2,93 euro, bataz beste.
Martxoak 6
Txitxarro beltza. 10.000 kilo: 0,34 euro, bataz beste.
Estorninoa. 22.000 kilo: 1,50 euro, bataz beste.
Boba. 30.000 kilo: 0,39euro, bataz beste.
Buzten baltza. 7.000 kilo: 1,58 euro, bataz beste.
Salba. 2.000 kilo: 0,82 euro, bataz beste.
Erla. 1.300 kilo: 4,66 euro, bataz beste.
Txitxarro zuria. 34.000 kilo: 1,37 euro, bataz beste.