
2012ko Kalamua igoera.
Argazkilaria: Etxebarriko Gazte Asanblada
Etxebarriko Gazte Asanbladak antolatuta, Etxebarritik eta Kalamuara arteko igoera egingo da zapatuan. Lasterketan parte hartzera dihoazenak 10:30etan izango dute irteera Olaia aurretik.
5 km inguruko igoera izango da, 600 metroko maldagaz. Bertan parte hartu nahi duenak, email bat bialdu behar du, izena, telefono zenbakia eta e-maila jarrita, etxga@hotmail.es helbide elektronikora.
Urtero modura, lasterketa egitera ez doazenentzako ere Kalamuara alkarregaz igotzeko hitzordua jarri dute gazte asanbladakoek. Oinez doazenen irteera 09:15ean izango da Olaia aurretik.
Igoera amaitutakoan sari banaketa egingo dute herrigunean. Sariak egongo dira irabazleentzat eta hamaiketakoa beste guztientzat.