Zatozteren merkatu txikia egingo da domekan, Ondarroako Alamedan
Udaberria ate joka dela, neguko denboraldiko jantzi, oinetako eta osagarriak aterako dituzte kalera Zatozte ostalarien eta dendarien elkarteko hamabost saltokik. Alamedan egingo da merkatu txikia 10:00etatik 19:00etara bitartean. Ohi legez, stock-eko produktuak prezio onean erosi ahalko dira, eta neurri berezietan aukera zabala egongo da.