Lea-Artibai eta Mutrikuko bost bikote aterako dira Markina-Xemein eta Donostiako kantxetara asteburuan, Euskal Herriko Kluben arteko Txapelketako txapelaren bila. Lehiaketa bikaina jokatu ostean, azken partidua izango dute Mutrikuko Danok Bat zesta-punta taldeko kadeteek, Markina-Xemeingo kadete eta gazteek eta Berriatuako senior eta ohorezko mailako pilotariek.
Zapatuan, 16:45ean finaletako hiru partidu jokatuko dira Markina-Xemeingo frontoian. Kadeteen mailan, Danok Bat eta Markina taldeak aurkituko dira aurrez aurre. Danok Bateko bikotea, Mikel Manzisidor eta Ekaitz Mendizabal ligako partida guztiak irabazita lehen geratu badira ere, etxean jokatzeak aukerak emango dizkio Markinako bikoteari, Maza eta Gotzoneri. Beraz partida gogorra espero da.
Seniorren partidua jokatuko da hurrengo. Cabanillas eta Berriatuaren artean izango da lehia. Talde biak maila onean ibili dira ligan eta ez dute partidurik galdu, beraz Berriatuako bikoteak Ibai eta Anitxuk joko ona egin beharko dute nafarrei irabazteko.
Gernikak eta Berriatuak borrokatuko dute azkenik, Ohorezko mailako txapela. Barandika eta Leke gernikarren eta Antxon eta Ubilla berriatuarren artean izango da norgehiagoka. Garaipena batera zein bestera joan daiteke.
Txapelketako azken finala, domekan jokatuko da Donostian. Markinako Gandiaga II eta Ibarluzea Zumaiako Kosme eta Osa