Abortatzeko eskubidaren aldeko borrokak hartu du aurtengo Martxoaren 8ko aldarrikapen gehienak. “Abortatzeko eskubidearen aldeko borroka batidanik izan da mugimendu feminnistaren aldarri”, adierazi dute bateko eta besteko emakumeen kontseiluek. “Gure gorputzaren gainean erabakitzeko eskubidea ez da oraindik errespetatzen”, esan dute.
Ondarroako Alamedan egindako ekitaldia.
Eskubide hori murriztu nahi duen legearen aurrean, oihu egitea “beharrezkoa” dela azaldu dute Lea-Artibai eta Mutrikuko emakume taldeek. “Gure erabakia da, ez beste inorena”.
Martxoaren 8az lotuta, Ahaztuak elkarteak Mutrikuko Saturrarango kartzelan preso egondako emakume antifaxistak omendu zituen. Elkarteko ordezkariak adierazi zuenez, eguna hunkigarria izan zen. Omenaldian Angeles Perez Leon kartzelako preso ohia egon zen. Beragaz batera, Etelvina eta Lucrecia Salasen ilobak egon ziren ekitaldian. Memoria historiko, demokratiko eta antifaxistaren barruan, kartzelan preso egon ziren emakumeen sufrimendua, duintasuna eta borroka azpimarratu nahi izan zuen Ahaztuakek.
(Koska Irratiak Saturraren grabatutako bideoa)
Ekitaldian Mutrikuko alkate Joseba Palenzuela eta Arrate Uranga zinegotzia eta alkateordea egon ziren. “Ekitaldiak memoria berreskuratzeko ezinbestekoak dira. Zuzenean jasotako testigantzak, zeharkakoak,…guztiak dira beharrezkoak memoria berreskuratzeko”.
Angeles Perez Leonek mikroa hartu zuenean, malkoren bat edo beste ere agertu zen entzuleen artean. “Ni pribilejiatua izan nintzen. Beste batzuk ez ziren hemendik atera. Kartzelan zaudenean, eta heriotz zigorra duten kideak aldamenean dituzunean, borroka da azpimarratu behar dena. borrokatzea ondo dago, baina lasaitasunetik borrokatu behar da. Eta horretarako guztion arteko batasuna bermatu behar da”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.