25 korrikalarik hartu dute parte aurtengo lasterketan. Eta horien arteanĀ
Joseba Plaza Markinarra izan da onena. Aurtengo garaipenagaz, Plazak lau aldiz irabazi du Kalamuko igoera, errekorra gainditzea lortu ez badu ere. Zehatz esateko, 34 minutu eta 55 segundo behar izan zituen markinarrak tontorrera ailegatzeko.

Bigarren postuan Jon Garate azkoitiarra geratu zen. Horrek 35 minutu eta 23 segundotan amaitu zuen proba. Garateren atzetik, 21 segundora, Asier Amallobieta berriatuarra ailegatu zen helmugara eta horrek hirugarren postua lortu zuen. Herritarrei dagokienez, helmugara lehendabizi iritsi zen herritarra Lander Balsera izan zen; 38 minutu eta 48 segundoko denbora egin zuen. Sailkapen orokorrean hamargarren postuan geratu da Balsera.
Eguraldi onagaz, korrikalariekin batera herritar asko igo zirela mendi tontorrera esan dute antolatzaileek.
Argazki galeria [nggallery ID=127]
VIII. Kalamu igoera sailkapena