Domekan, martxoaren 9an, egin zen Ondarroako merkatu txikia. Orokorrean,
salmentak “polito” joan zirela eta markatariek beste merkatu txikietan edukitako salmentei eutsi dietela esan du Zatozte Ondarroako dendari eta ostalarien elkarteak. Hori bai, eguerdira arte,
haize bolada handiek azokako postuetan gorabeherak eragin zituela esan du Eva Aranbarri Zatozteko koordinatzailea. “Bi ordu oso desatseginak izan ziren. Merkatarien postuak eguzkitik babesteko jarritako toldoak hegan atera ziren. Batzuk kendu ere egin zituzten, erosleen babesa bermatze aldera. Dena dela, ezbeharrik ez zen gertatu eta hori da garrantzitsuena”.

Saldutako produktuei dagokienez,
eguraldi onaren eraginez edo, uda eta udaberriko produktuak gehiago saldu zitutuztela jakin eragin du Aranbarrik. “Neguko produktuak baino gehiago saldu ziren udaberri eta uda sasoikoak”.
Merkatariak, orokorrean,
salmentekin “gustura” geratu direla esan du Aranbarrik. “Orain arteko merkatu txikietan gertatu legez, oraingoan ere erosle gehienak goiz partean ibili ziren baina arratsaldean ere salmentak egin zituzten, eguraldi ona egiten zuen eta”.