
2014ko aurrekontuak aurkeztuko dira eguenean, 19:00etan Lekeitioko udaletxean egingo den osoko bilkuran. Lehen zirriborroa aurkeztu zenetik, Udalak denbora tarte bat eman zuen herritarrek eta oposizioak ekarpen gehiago egin zitzaten. Egindako ekarpenak baina, lehen proposamenean aurreikusten ziren beraz ez da bigarren herri batzarrik egingo eta proposamena beraz, bere horretan eramango da osoko bilkurara. Aurrekontuen informazio guztia ikusgai jarri du Lekeitioko udalak bere webgunean.
Aurrekontuez gainera, Lekeitioko Udaleko Euskararen Erabilera normalizatzeko planari behin betiko onarpena emango diote, eta Isuntza hondartzaren erabilera-araubidea eta jarduerak arautzen dituen Udal Ordenantza landuko da besteak beste.