
Umeak Ajangizko Lurraskan
Bizkaiko Foru Aldundiak astelehenean zabaldu zuen 2014ko udalekuetan izena emateko epea, eta hilaren 21era arte egongo da horretarako aukera. Ostean, apirilaren 15ean egingo du diputazioak plazak adjudikatzeko zozketa. .
Jolas eta heziketa izaera du programak, eta 7 eta 13 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako dago. Egonaldiak zazpi edo hamar egunekoak izan daitezke; kuota 118 euro da zazpi eguneko egonaldietarako, eta 172 euro hamar eguneko egonaldietarako. Lurraskaz gain, beste hamahiru instalazio daude programan sartuta. Denetara, zazpi dira Bizkaikoak, hiru Arabakoak eta 4 Gipuzkoakoak.
Izena emateko edo argibide gehiagorako leku hauetara jo daiteke: Rekalde Aretora (Rekalde zumarkalea, 30. Bilbo) Erregistroa eta Herritarrenganako Laguntza Bideratzeko Atalera (Diputazio kalea, 7-beheko solairua. Bilbo – Foru Liburutegiaren kristalezko eraikina), Bizkaiko Lurralde Historikoko udal eta eskualdeko bulegoetan edo
www.gaztebizz.com/udalekuak webgunera. Laguntzarako telefonoak, aldiz, 902-540 299 eta 946-083 360 dira.
Lea-Artibain bertan ere eman daiteke izena: Lea-Artibai Amankomunazgoan (Patrokua jauregia, Markina-Xemeingo Xemein etorbidea, 13/94-631 17 17) .
Dokumentuak: