‘Asier ETA biok’ filma emango dute barikuan Markina-Xemeingo kultur aretoan
Espainiako herritarrei euskal gatazka beste era batera erakusteko eginiko ahalegina da barikuan, 21:30ean kultur aretoan emango duten Asier ETA biok filmaren muina. Aitor eta Amaia Merino anai-arrebek zuzendu dute proiektua.
Asier ETA biok grabatu zenean, Asier Aranguren preso ohia zen. Egun, preso dago berriro; EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko bitartekaritza taldeko kideen kontrako operazioan atxilotuta. Aranguren eta Aitor Merino zuzendaria dira Asier ETA biok filmeko protagonistak.