
Ondarroako Etxelila emakumeen topalekuko artegintzako lanak kanpora zabaltzen ari dira.
Obra-grafikoa izena dauka Lakaren lanak, eta Emakumeen Nazioarteko Egunari buruzkoa da.
Martxoaren 28ra arte egongo da ondarrutarraren lanak ikusteko aukera, Mundaiz paseoa, 50 zenbakian.
7 emakume en movimiento Ondarroako emakume artisten elkarteko kidea da Laka. Elkartearen helburu nagusiak emakumeei artearen mundura sartzeko gonbidapena egitea da batetik, eta emakumeen arte esparrua plazaratzea eta erakustaraztea, bestetik.