
Egoitz Zubizarreta alpinista arrasatearra
II. Mendiz Mendi zikloak Egoitz Zubizarreta eta Aitor Aranburu alpinisten
Patagonia dokumentala eskainiko du, 19:30ean, Txalapartan.
45 minutukoa izango da gaurko saioa. Ikus-entzunekoa bukatu ondoren, Cerro Torreko Ferrari bidean eta Poincenot-eko Willians maldan bizitako esperientzia azalduko dute Zubizarretak eta Aranburuk. 2012ko abenduan gutxi batzuek lortzen duten igoera egin zuten alpinistek.
Burumendik eta Sorginerrekak antolatu dituzte jardunaldi hauek, mendia herritarrei gerturatu eta ezagutzera emateko. Datorren astean hirugarren emanaldia egingo da.