22 urteko gazte bat atxilotu dute Mutrikun, lapurreta egiteagatik
Ertzaintzak 22 urteko gazte bat atxilotu zuen martitzen arratsaldean Mutrikun, herriko aisialdi lokal batean lapurreta egiteagatik eta jabetza pribatua okupatzeagatik.
Ertzaintza lapurtutako objektuen jabeak zeintzuk diren ikertzen ari da orain, ahalik eta arinen beraiei bueltatzeko. Horrez gain, Mutrikuko hainbat lokaletan azkenengo hilabeteetan izan diren lapurretak ikertzen ari dira otsailaz geroztik.