Jose Coronadok, Aida Folch-ek, Leyre Berrocalek, eta Gorka Zufiaurrek “Fuego” thrillerra filmatuko dute Lekeition. Martxoaren 17an eta 18an eta Apirilaren 5an egongo dira bertan. Duela hilabete inguru bildu ziren Lekeitioko Udal Ordezkariak filma aurrera eramango duen ekoizlearekin. Filma aurrera eramateko beharrezkoak ziren baliabide eta lokalizazioen baimenak adostu eta koordinatu zituzten. Fuego thrillerrak Euskal Herriko gatazka politikoa izango du ardatz. Lekeitiora mendeku bila datorren polizia batena hain zuzen ere.