Ondarroako Portuko Ranpik I. Hard Rock Jaialdia ospatuko du barikuan
Jaialdiaren baitan hainbat jardunaldi egingo dira. Sarrerak 3 euro balio du.
Musikagaz eta bideoen proiekzioekin hasiko da zapatuko jaialdia. Behin hasiera emanda, 22:30ean, Asmo Txarrak talde ondarrutarrak lan berria aurkeztuko du: 2013… Lan berrian bildu dituzten musika estiloei dagokinez, taldeko kideek esan dute «denetariko estiloak» bildu dituztela, batik bat hard rocka.
«Herritarrak erakartzeko»
Jaialdia noiz hasi ziren antolatzen galdetzean, egitaraua gutxinaka osotzen joan direla esan dute antolatzaileek. «Hasiera baten kontzertua eskaintzea zen gure asmoa. Baina jakinda herritarrak nekez joaten direla kontzertuetara, eta zaila izaten dela aretoak betetzea, kontzertua jaialdi baten baitan sartzea pentsatu genuen». Inguruko lagunekin berba egin eta gero, jaialdia itxura hartzen joan zen. Eta horrela sortu zen I. Hard Rock Jaia.
Kontzertua eta gero DJak egongo dira. Eta ondokoak izan dira gauerditik goizaldera arteko musika saioa eskainiko dutenak: Indesparetupeitx, Iker Kexi, Terranobako Salau eta Haitz Etxebarria.
Sarrerak
Antolatu duten jaialdiaren aurrean, herritarrei zapatuan Portuko Ranpara gerturatu eta zuzenean musikagaz gozatzeko gonbitea egin diete antolatzaileek.
Sarrerak ere ez direla aurretiaz salduko esan dute. «Hiru eurotan egongo dira salgai, egunean bertan, Portuko Ranpako sarreran».
Taldeko kideak gogotsu daude eta gainerako antolatzaileak ere bai. Horrela ba, hard rockaren jaialdirako dena dago prest.
Argazki galeria [nggallery ID=130]