Tximinian sortutako suteak baserri bateko teilatua kiskali du gaur goizaldean Larruskainen
Gertaera 00:30ak aldera gertatu da. Larruskaingo baserri bateko tximinian sortu da sua eta teilatura arte igo da sua. “Teilatua erre da, batik bat”, esan dute ertzainek. Zauriturik ez dela egon baina baserrian bizi diren bost bizilagunak etxetik atera behar izan dituztela gaineratu dute, halaber. Suhiltzaileak ere bertaratu dira eta sua itzali dute.
Diligentziarik ez dutela zabaldu jakin eragin dute Ertzainek.