
Esku pilotako hainbat zaletu batu dira gaur goizean Markina-Xemeingo udal pilotalekuan. Zapatuko neurketan erabiliko dituzten piloten aukeraketa zeukaten Olaizola II, Aretxabaleta, Titin III eta Merino II pilotariek, eta zaleek ez dute aukera galdu nahi izan. Pilota guztiak probatu ostean, aukeraketagaz gustura geratu direla adierazi dute pilotariek.
Bestalde, frontoia espero zutena baino handiagoa iruditu zaie. Estreineko aldia da profesional mailako eskuz binakako txapelketa Markina-Xemeingo frontoian jokatzen dela eta pilotari batzuk lehen aldiz zeuden bertan. Frontoi zabala denez, angelu guztiak aprobetxatu beharko dituztela adierazi du Olaizolak. Titineri berriz, ikusleak hurre egotea eta garaiera gustatu zaizkio, pilotak botea ondo ematen duela ere zehaztu du.

Zapatuan, 17:15ean hasiko dira partiduak. Lehenengo partidua Idoate eta Apraiz eta Elezkano II eta Beginorean artekoa izango da. EPELen Eskuz Binakako Txapelketako partidua ondoren jokatuko dute Olaizola II.ak eta Aretxabaletak eta Titin III.ak eta Merino II.ak.
Argazki galeria [nggallery ID=131]