Amoroto, Aulesti eta Munitibarko ikasleek
200 zuhaitz landatzeko azken saioa egingo dute bihar Munitibarreko Bengola Interpretazio Zentroaren inguruan. Astelehenean hasi ziren landaketekin eta gaur amaituko dute.
Guztira 124 ikaslek parte hartu dute landaketa saioetan. Biharkoan, ostera, Munitibarreko ikasleen txanda izango da.
Interpretazio zentroa kudeatzen duen Txipli Txapla elkartea URA elkartearekin harremanetan jarri zen zuhaitzak landatzeko saioak egiteko. Bada bi elkarten elkarlanaz egin dira saioak.

Zehatz esateko,
Munitibarretik pasatzen den Lea ibaiaren ibarrean, interpretazio zentroaren inguruetan,
landatu dituzte zuhaitzak.
Zuhaitz motei dagokienez, hurritzak, urkiak eta lizarrak dira ikasleek landatu dituzten zuhaitz motak.
Bisita gidatua, aurretik
Landaketak eginez, ikasleek zuhaitzak ibaien ibarretan egoteak dituen ondorioez ere jabetzen dira. Bide beretik, zuhaitz horien zainketak duen garrantzia ere barneratzen dute ikasleek.
Landaketa saioa 11:30 inguruan egingo dela jakin eragin dute Txipli Txaplako arduradunek. Izan ere, aurretik, ikasleek interpretazio zentroa bisitatuko dute. Bisita gidatua izango da.
Gaur Munitibarreko ikasleen txanda izango bada ere,
astelehenean eta eguaztenean Aulestiko eta Amorotoko ikasleek egin zuten txango berdina, hurrenez hurren.