Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Batzordeagaz batuko dira Iparragirreren espetxeratzeaz hitz egiteko
Astelehenean bilduko dira Iparra Galdu Baik plataformako bi kide eta mediku eta abokatu taldea. Bien bitartean, plataformako kideek LAB sindikatuak gaurko deitutako elkarretaratzean parte hartzeko eskaria egin du. Galdakao-Usansoloko sarreran batzeko deia egin du sindikatuak, 12:00etan. Arratsaldean, 19:00etan, Ondarroako Udalak ez ohiko udalbatzarra deitu du preso ondarrutarraren egoera aztertzeko puntu bakarragaz. Bestalde, estatu mailan ekimen ezberdinak aktibatzen hasi dira, eta Iparra Galdu Baik-ek era positiboan baloratu du hori.
Iparragirrek domekan edukiko du ssenideen bisiita Basauriko espetxean.

