Lekeitioko Trinitate, Apailoa eta Igualdegi inguruan grabatuko dute astelehenean 'Fuego' thrilerra
Astelehenean eta martitzenean ‘Fuego’ thrilerra grabatzen ibiliko dira egun guztian Lekeitioko kaleetan. Hori dela eta, zirkulazio aldaketa batzuk egongo dira herrian.
Astelehenean, Trinitate, Apailoa eta Igualdegi inguruan izango da filmaketa. Beraz, Eskolapetik gora, Beitia parean, Abaroa Etorbidea trafikoa momentuka itxita egongo da. Gainera, inguru horretako aparkalekuak gordeko dira lan taldearen ibilgailuak bertan jarriko baitira. Martitzenean berriz, portuan izango da filmaketa, goizean Kaigane inguruan eta arratsaldean berriz plaza inguruan. Egun honetarako ibilgailuak portutik kanpora egon beharko dira. Hori horrela, asteburuan, portuan oharrak jarriko ditu udalak ibilgailuak martitzenerako portutik atera behar direla esateko.
Apirilaren 5a, zapatua, azken filmaketa eguna izango da. Isuntza Hondartzan egingo dute filmaketa bertan aktoreekin, beraz egun ederra izango da, herritarrek pelikula bat zelan filmatzen den ikusteko.
Fuego thrillerrak Euskal Herriko gatazka politikoa du ardatz. Lekeitiora mendeku bila datorren polizia batena hain zuzen ere. José Coronadok, Aida Folch-ek, Leyre Berrocalek, Gorka Zufiaur eta Mikel Losada ditu protagonistak Luis Marias zuzendari eta gidoilariaren “Fuego” thrillerra.