Lekeitioko Tximista taldeko atletak, Espainiako txapelketan
Tximistako atleta bik Espainiako Txapelketa lehiatuko dute domekan. Olatz Martiartu Antequeran egongo da pista estaliko kadete mailako Espainiako txapelketan. Bestalde, Ibon San Miguel Meridan izango da Elkarte Autonomikoen arteko absolutu mailako Espainiako Kros txapelketan.
Jauzi hirukoitzean lehiatuko du Olatz Martiartuk. 10,74 metrotako marka lortu du txapelketa honetan parte hartu ahal izateko. Dominak lortzea oso saila izango da baina marka pertsonala hobetzea eta finalean egotea dira bere helburuak.
Ibon San Miguelek oso denboraldi ona egin du eta ondorioz Euskadiko selekzioaren partaidea izango da urteko txapelketarik garrantzitsuenean. Posturik onena lortzea da bere helburua Euskadiko selekzioarentzako puntu asko lortu eta sailkapenean aurreko postuetan egoteko.
