
https://www.youtube.com/watch?v=4P98QtgExSs Pixkanaka geroz eta gehiago dira ekainaren 8rako Gure Esku Dago mugimenduak antolatu duen giza katearekin bat egiten ari diren herriak. Atzo Lekeition burutu zuten ekitaldia, eta hainbat herritarrek atxikimendua adierazi zioten erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenari.

https://www.youtube.com/watch?v=cmHbABOcZ7A ATABAKA kultur taldeak Lekeitioko patrimonioa babestea du helburu. Hori dela eta, Playa de Ondarzabal itsasontzi-museoa bisitatu berri du Ondarroan. Atabakako taldekideekin batera Xabier Agote, itsas-patrimonioan aditua, izan da bisitaldian. "Konpongarria" dela adierazi dute. "Zain dezagun Lekeitioko itsas-patrimonioa eta jar dezagun Ondarzabal egurrezko itsasontzia bueltarako bidean. Lekeition portua eta Mendieta untziola zain ditu", adierazi dute Atabakoek.
