Landatu zuhaitz bat, landatu bizia lelopean Bizkaiko Foru Aldundiak Zuahitz Eguna ospatuko du zapatuan (martxoak 22). Lea-Artibain eta Busturialdean Ispasterren eta Foruan egingo dira landaketa saioak. Funtsean, Aldundiak bultzatuta,
intxaurrondoak dira landatuko dituztenak.
12:00etan dago jarrita hitzordua, aipatu herrietako erdigunean. “Herri erdian kanpainaren leloa daramaten furgonetak egongo dira, informazioa eman eta zuhaitzak banatzen”, adierazi dute Aldunditik.
Guztira
6.000 intxaurrondo landatuko ditu Aldundiak zapatuan,
momentu berean. Intxaurrondo horiek guztiak ostera, zortzi herritan banatuta landuko dira. Ispasterrekin batera, ondokoak dira landaketa saioa egingo duten beste herriak: Forua, Zornotza, Durango, Getxo, Gueñes, Mungia eta Santurtzi.
Furgonetak herriko erdiguneetan egongo dira parkatuta 12:00etatik aurrera; intxaurrondoak amaitu arte bertan egongo dira eta herritarrek doan hartu ahalko dituzte, landatzeko
2014ko Zuhaitz Eguneko zortzi udalerri laguntzaileei banatuko zaizkien 6.000
intxaurrondoak Euskadiko Mintegi Jabeen Elkartearen mintegietatik eta Aldundiaren mintegietatik datoz. Euskal Herriko espeziea da. Euskal basoetan aurkitu ohi da, hemengo beste espezie batzuekin, haritzekin eta pagoekin esaterako. Landare bakoitza kartoizko loreontzi txiki batean emango du Aldundiak. Loreontziarekin batera intxaurrondoak behar duen zaintzaren azalpen laburra emango zaie herrietarrei.