
Iazko irabazlea bere mantagaz
Hilaren 22an, 21:00etan, hasiko dira aurtengo Aulestiko zaldi-mando probak. Hain zuzen ere, proba hau Euskal Herriko txapeleketarako puntuagarria da.
Lau saiotan banatuta, denetara, Bizkaiko hamaika probalari eta Gizpuzkoako probalari bat ariko dira aurtengo Jabier Urberuaga eta Juan Felix Ansotegi «Antso» memorialeko manta lortzeko norgehiagokan.
Zapatuko lehenengo saioan hiru probalari ariko dira: Bermeoko Asier Alegria, Mungiako Bar Goieta eta Aulestiko Maider Uriarte, hurrenez hurren.