
Emakumeentzako Jabekuntza Eskola ikasturtean aurrera doa. Martxoaren 21ean eta 22an
Ezagutu zure gorputza, zaindu osasuna ikastaroa eskainiko du, Etxelilan,
barikuan 16:00etatik 20:00etara eta zapatuan 10:30etik 14:30era.
Patricia Verdes Gimenez psikologoa eta berdintasunean aditua izango da irakaslea, eta ikastaroa gazteleraz izango da. Emakumeek beraien gorputza ezagutzeko proposamen bat egingo du, emakumezko baten gorputzean bizitzeak zer esan nahi duen jakiteko eta horrek osasunean ze lotura duen jakiteko. «Gorputza entzuten ikasiko dugu osasunaren bidea. Agerian utziko ditugu gaixotzera eramaten gaituzten gure gorputzaren gaineko patriarkatuaren mezu batzuk ere», azaldu dute Jabekuntza Eskolakoek. Azken batean, gorputzaren berezitasunak eta bizitzan dituen prozesuak ezagutzeko baliogarria izango da jarduera.
Kontseiluaren bilera
Ikastaroan parte hartzeko izena eman behar da aurretik, Etxelilan, –Artibai 3, 2.pisua; 94-613 40 08– edo udal berdintasun sailean –Musika plaza z/g; 94-683 36 70). Parte hartzaileei arropa erosoa eroateko gomendioa egin diete.
Bestalde, gaur 19:00etan bilduko da udal berdintasun kontseilua, lehen batzar gelan. Besteak beste, martxoaren 8ari buruzko balorazioa egingo da.